Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

TXEMA KORTESEK

JOXEMA IRUTAGOIENI

        ( d+m )

 

Ez da amodioa biren arteko afera

baizen eta ideia eta banakoaren artekoa,

arima eta arimaren konprenitzea, onanismoaren gaztigua.

Eta hala ere, handiak dira haragiak eta haragiaren amodio desordenatuak

egiten dituen kalteak, galerak eta eroriak.

Handiak dira, halaber, haragiaren bentzutzeko

ematen diren konbatak, gerlak eta gudak.

Eta behar da gizakizko bekatuan sartzetik

begiratu adimenduari tentuz eutsiz,

zeren adimendua itsutzen denean,

goibeltzen eta iluntzen,

flako eta bano baita gizonen borondatea,

hostroa baino galkorrago, asmo bat baino ilaunago,

ele bat baino ezdeusago.

Presuna amorosak ez dakusa, ez daki zer ari den,

gogo guztia haragian dauka

nik orain nire gogo guztia zugan daukadan bezala.

Halatan gogora dezadan zenbat kalte egiten duen

luzamendutan ibiltzeak, erremedioaren geroko uzteak.

Beraz Irutagoien, zatoz gizonetako bekatura

zaitudan desira, maita eta desordena.

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus