Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ANA YOLDI GOMEZ

AMODIOARI HOSKA

        ( c )

 

                        But my soul takes limbs of flesh

                                                                Donne

 

Betor, amodioaz ari natzaizu, trosta biziz,

bihur bedi neure zabortegi erlats hau goi-hats,

kafesne, hileroko, malko tropoilu hau buka ailitz!

Amodioaz ari natzaizu, about love that doesn't last.

 

Ainendi aingeru, transparente, argizko inpaktu

urezko eskuen aratzean, dantza, jira, bira;

ia izaki, ia airezko, ia abstraktu

ainendi eta amodioa ibi zutik nira!

 

Baina bizitza mozorro da beti. Eta desioak

hautsa dakar eta puskaka erortzen da zikinik:

lasto promesak, zin uzkurrak eta traizioak.

Eta hala gabiltza haragiz, desegoki jantzirik.

 

Since my soul takes limbs of flesh, aise-maise dagi zarrast.

Amodioaz... gizakizko garelakoz, that doesn't last.

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus