Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

NEMESIO LAKARTEK

BERE BAITAN

        ( h )

 

Ez dira hauek nire garaiak.

Berde da goiztiria baina urrun,

ametsetan bezala nabil,

ahots itoak aditzen ditut,

telebistaren letania sorrak,

Zurru eta murru, zurru eta murru.

 

Hau ote da zahartzea?

Espazio hau ilunpetan,

denbora arrotz hau lasterka,

zure mundua arnasestuka

animalia zauritua bailitzen.

 

Eta gero ez daudenekin mintzatu,

beste bizi batzuk bizi nahian

telebistaren letania autistetara.

Akatsetan tematzea ote zahartzea?

 

Ez dira, ez, hauek nire garaiak.

Buruz aritzen naiz bizitzari buruz!

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus