Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

NDUBILEK

ANA YOLDIRI

        ( k, c )

 

Jendearen zientzia da amodioa:

zurekin nagoenean

maitatutako amorante guztiekin nago.

Begietan ikusten dizkizut

haien gorputz iragan guztiak,

haien hitz joan guztiak

erein dizkizut ezpainetan

egia eta gezur denak

keinu bakoitzeko

laztan bakoitzeko

poz eta negar denak

zu bakoitzeko.

 

Nahiz eta jendeak uste bikoa

saldoen zientzia da amodioa.

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus