Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ANA YOLDIK

XABIER BIZIRI

        ( c-k )

 

Amodioa arazo transkulturalei ere badagokio:

bizitzaz gaindi aritzeko joera hori

eternitatearen merkealdia baizik ez da,

baina eternitateak, izan, badu amaierarik,

eta amaitutakoan amodioa, ai

kultura berri bati egokitzeari dagokio,

hizkuntza arrotza ahoskatu,

kortesia usadioei erreparatu,

eta beste bat izaten ikasi.

 

Hara bakardadea! Baina ofizioa

beste nonbaiteko hiritar izateko ofizioa,

ikasi egin daiteke:

oroimena bridatzean datza pasaportea,

bizi ez bagina bezala bizitzean

identitate txartela lortzea.

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus