Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

JOXERRA AGIRREK

ANA YOLDIRI

        ( a, c )

 

Larru-bizi jaio da gizasemea

baina beztitu egin dute berehala.

 

Beztiturik ematen ditu kili-kolo

lehendabiziko urrats ttipiak.

Beztiturik jabetzen da munduaz,

beztiduraz gobernatzen da.

 

Nahiz ustez larru-bizi, amodiora

iraganez beztiturik hurbiltzen da,

ametsak ere beztitu egiten ditu

gizasemeak eta ametsek gizasemea.

 

Oi, larru-bizi etortzen zaio, baina, bizitza

larru-bizi, begiak argi, heriotza.

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus