Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

CAPONE TXAKURRAK

BESTE TXAKUR BATI

GIZAKIEKIN ARITZEKO

EMAN AHOLKUA

        ( z, b, c, a )

 

Izana omen daukate.

Izanak laguntzen omen die

bizitzen. Izanetik sortzen

omen zaie sena. Izanari

zor omen diote gauzen ederra.

Ni naiz, diote, direlakoan...

Halaxe omen doakie bizitza

izanetik izanera, izan afanean.

 

Izana daukate ez da dudarik.

Kiski-kaskek, kinki-kankek

izutzen bazaituzte, lasai zaitez:

topo egin dute zenbait izanek.

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus