Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ANJELINES BERASATEGIK

        ( b=e )

 

Niri patu bat oparitu zidaten

eta, hasieran, ez nuen nahi izan;

objektuen mundu epelean bizi

nahi nuen, gizakiengandik urrun

non mina balizko hipotesia baino ez den.

Baina niri patu bat oparitu zidaten

gizakien arteko bizi bat

eta hartu egin nuen, azkenean.

 

Gauza guztiak daude izkribaturik,

zenbaturik patuak eta patu-moduak;

ahanztura ilunaren uhinak bailiren

datoz bizitzak,

ahanztura ilunaren uhinak bailiren

badoaz;

gara garenak eta izan ginenak,

gu eta besteak, denak

izakizko itzal.

 

Itzala itzalaren laztan maite dut nire senarra,

hemen zena, egunen lakuen hondoan

ferekari fereka, errainuari errainu

jaiotzen gara

eta hiltzen.

 

Patu bat jarauntsi nuen eta beteko dut.

Patu bat: esperatu.

Hark bizi bat esperatu zuen bizi bat,

nik bizi bat esperatuko dut hilotz bat.

Patu bat eta bizitza.

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus