Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

NDUBILEK

BERE BIZITZA BERRIARI BURUZ

        ( k+c )

 

Ni Ndubile nintzen,

Ndubileren semea,

Ndubileren biloba,

Ndubileren birbiloba,

Umduben jaioa, Umduben bizitakoa.

 

Eta motxilan sartu nituen

nire arbasoek kontatu denboraren kiribilketak,

gauza guztiak mintzo ziren garaia,

lehoia eta desertuko hareen mintzaira,

hizketa modua galdu zuten euliak,

izpiritu handia, Unanarek merkatuan

saltzen zituen mangoen arima,

papaiaren irribarrea, Siphiwe gudari

adoretsuak ehizatu zuen tigrearen larrua.

 

Eta motxilan sartu nituen

Ububile neskatoaren ele eztiak,

pin-pin txoriaren arintasun kulunkaria,

lurraren oparotasun epela,

saien zeruko joan-etorrien isla,

orobat da esaten zuen kunkunaren kantua,

munduaren erritmoa nire taupadetan:

nire bizitzaren ardatza

 

Ni Ndubile nintzen,

Ana Yoldiren senar beltza naiz orain,

hori naiz orain.

Bi lerroen arteko tartea da gizakia:

denbora eta espazioa,

eta amodioa da bien gurutzaketa.

Ailegatzean ireki eta hutsik zegoen motxila.

Galdu naiz, nire bizitza guztiko galdu naiz

 

Nola maite dezake batek

ezerezaren gurutzaketa baino ez bada?

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus