Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

LUKAS OIHENARTEK

JOSEMA IRUTAGOIENI

BERROGEIETARA

HURBILTZEA DELA-ETA

        ( i, d )

 

Norberak urteekin konposatu sinfonian

maizter bizitzea bezala beharko luke

heltzeak, berrogeietara hurbiltzeak.

 

Egunak mailegutan letozke

eguzkitako gazte azulez jantzirik,

azalaren melodia ments, leun.

 

Paradisuak akorde higatuak lirateke,

promesak kontzertu ikasia

eta erritmo mantsoa bukaerarantz.

 

Apurrak baino ez esperatu,

ia banderarik gabe bizi,

ez esan, ez egin, ez sinetsi

 

eta isiltasunaren beharrei men egin,

Heriotza aria delizios bihur dadin.

Heltzean, berrogeietara hurbiltzean.

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus