Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ANJELINES BERASATEGIK

HILTZEN DEN EGUNEAN BERARI BURUZ

ESAN DEZATEN NAHIKO LUKEENA

        ( b=e )

 

Haren etxean ez zen aspaldi inor sartu,

izan zuen, urteak iragan dira,

tristuran norekin nabigatua.

Baina, horretan, ehiztaria etorri,

eraman, eta bakarrik gelditu zen.

Ez zen desesperatu, esperatu egin zuen

birendako mahaia paraturik,

birendako ohantzean etzanik,

harrien egonarria josten.

Urteak etorri, urteak ahitu,

bizitza epeltzen joan zitzaion,

mineral berdezko izakia bailitzen.

Gaur ehiztariaren begietako errainua

ikusiko du. Tiro hotsa izango da,

eztia bezalako abandonua.

 

Eta bete zitzaion patua.

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus