Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

CAPONEK

GIZAKIOI BURUZ

        ( z, h, a, c, m eta abar )

 

Jende humano hau,

ez da heriotzarantz

gure modura lerratzen.

 

Gorputzak hogei urte dituenean

hogei urte bailituen portatzen da gogoa.

 

Gorputzak hogeita hamar dituenean

hamar urte dituela dirudi gogoak.

 

Gorputzak berrogei urte dituenean

hamar urte dituela ematen du gogoak.

 

Gorputzak hirurogei urte dituenean

hiru urte bailituen darabil gogoa.

 

Gorputzak laurogei urte dituenean

urte bateko adin mentala du gogoak.

 

Jende humano hau,

ez da gure modura

zaharrez hiltzen.

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus