Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

CAPONEK

JOXERRA AGIRRE JABEARI

ERANTZUNEZ

        ( z, a )

 

Bihotzak guri arre esaten digu,

esaten digu elkartasun,

esaten digu amodio.

Bihotzak egiten digu zaunk

inongabeko errefuxiatu garelakoz,

egiten digu irri

plasta-plasta gabiltzalakoz.

 

Buruak guri so esaten digu,

esaten digu arrazoigintza,

esaten digu ez.

Buruak egiten digu kazka-kazka

guda bizian gabiltzalakoz,

egiten digu irri

lapa-lapa ari garelakoz.

 

Buruak ez digu bihotzaren zaunkarik txalotzen.

 

Guk ere ezin diogu ihes egin gure zakurtasunari.

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus