Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

MADDI SUSAETAK

NIKASIA URRUTI HIL ZENEAN

        ( e )

 

Haren etxean ez da aspaldi inor sartu;

izan zuen bai, kontu zaharrak,

loreak ekartzen zizkiona,

losintxen maizterra, mintzeder hura.

Eta horretan ez zen gehiago etorri,

ez zuen bilatu, esperatu egin zuen

krabelinak eguerdia bezala.

«Garaileen arma da pazientzia dio

gure Jaungoiko Handiak».

Urteak etorri, urteak ahitu,

esperoa itzultzen zion ispiluak.

Mutxurdina esan zioten

lehendabizikoan herioz

eta hartaz akordatu zen.

Egia esan noiznahi zen garaia.

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus