Aurkibidea
NATIONAL PORTRAIT GALLERY
Espezializatu egin behar zenuke
Gaztainondo bati sekula idatziko ez liokeen poeta
(Obra hau maileguan utzia izan da)
OTOITZEN LIBURUA
Isilka eta Stendhali kasu eginez
Jules Winnfieldek Vincent Vegari, Laboaren txoriaz mintzo —chatGPT, 2025—
ZERRENDEN LIBURUA
Hemen doa atxikipenen zerrenda
Nazio Batuak (Berdintasunaren laudorio)
My favorite things (Rodgers & Hammerstein)
Nire gauza kuttunak (Rodgers & Hammerstein)
Itzulpenaren definizio baten bila
Zineman funtzionatzen duten gauzak
Chicago: City on the Make (Nelson Algren)
Telefonoz deitzen diodan jendea —poema vintage bat—
Aurkibidea
NATIONAL PORTRAIT GALLERY
Espezializatu egin behar zenuke
Gaztainondo bati sekula idatziko ez liokeen poeta
(Obra hau maileguan utzia izan da)
OTOITZEN LIBURUA
Isilka eta Stendhali kasu eginez
Jules Winnfieldek Vincent Vegari, Laboaren txoriaz mintzo —chatGPT, 2025—
ZERRENDEN LIBURUA
Hemen doa atxikipenen zerrenda
Nazio Batuak (Berdintasunaren laudorio)
My favorite things (Rodgers & Hammerstein)
Nire gauza kuttunak (Rodgers & Hammerstein)
Itzulpenaren definizio baten bila
Zineman funtzionatzen duten gauzak
Chicago: City on the Make (Nelson Algren)
Telefonoz deitzen diodan jendea —poema vintage bat—
AKATSAK
Mundu guztiak egiten duena
Zuk baino egin ez zenuena
Ez aipatu ez esan ezin daitekeena
Besteek egin eta zuk isilean
daramazuna
Sudurki lizuna
mahaipean nola
hurkoari erantsi
diozuna
Denok batera egin duguna
Aitortu ez arren bakarka egiten duguna
Kastako akatsa
Lasta den akatsa
Basta den akatsa
Hashtag akatsa
Militarra
bitarra
balistikoa
artistikoa
Ausarkeriarena
Koldarkeriarena
Errimarik gabeko kopla
Edan behar ez zenuen kopa
Pentsatu bai, baina ez opa
Pentsatu bai, baina zertan kolpa?
Zigilatu gabeko teila
Egin ez zenuen beila
(Deituiozu Iñaki, deituiozu Sheila)
Biologikoa
Etxekoa
Bion logikatik apartekoa
Estrategikoa sentimentala politikoa profesionala
Seme-alabak izatea
Seme-alabarik ez izatea
Adoptatzea
postura bat
Gertuegi geratzea urrunegi joatea
Aski ez edo gehiegi
laztantzea latz
izan liteke akats?
Egin ez arren ongi geratzeko
soilik aitortzen duguna
Truka dezakezuna
(berriro truka dezakezuna)
(eta hemen berriro)
Atezainaren kantada
Makinistaren irristada
Pilotuaren lo-susta
Lerro umezurtza
Ejertzitoaren funtsa
Euskadi, zero akats
Akatsa halaber
garbi ez zegoena garbi ez uztea
Garbiegi zegoena berrestea
Bestaldera begiratzea
Begietara begiratzea (zakurrei, nonbait)
Termostatoarekin pasatzea
Garagardo garestia izozkailuan ahaztea
Kalkulu akatsa
Kalkuluak hatsa
(Argazkian) gaizki ematea
(Bueltak) gaizki ematea
Uretara tripaz jauzi egitea
Aritmetikoa eta lo arin eta betikoa
Gozatu nuena zenuena sufriarazi geniona ziguna
Error 404 not found
Tipografikoa biografikoa bibliografikoa
Areto hartara sartu izana
Perfekzioaren narda
Gertaeren lekuko ziur / ustezko egile izanik
deklaratzean
oker egindakoa
jakinaren gainean
ezjakinaren azpian
Bi taila handiagoa ez erostea jakinik
goizetik gauera hazten direla
Bufanda uztea itzuliko ez zaren
leku laiotz batean
Eguzkitako kremarik ez jartzea
(ene, ezta aftersuna ere)
Tabakoa ez uztea
Zartakoa, ezustea
Akats izanik ekibokazio ez direnak
Gizartearen _________________
Kontatu ez zenuen _________________
Ahapaldia ahaztu eta leloa errepikatzea
(life, oh life!)
Harridura ikur batekin dena izorratzea
Puntu etenekin poema bat amaitzea
On-off sistemak giza haragian
funtziona
dezakeela sinestea
Pentsatzea beti “hau, ez bestea” / “hau ez, bestea”
(hautatu behar nuen)
Makatza
Arkatza
Berakatza
Ortografia akatza
Gorde izana
Ez ezabatu izana
Mihi puntan instalatua
et
en
gabea
Seriean fabrikatua vs. akats artisaua
Hutsegitea
Hutsean enbasatua, korporatiboa
Akatsak, etab.
— hitz jokoetan galtzea
— errimatzea eta ez errimatzea
— zerrenda gehiegi luzatzea
Dena azaltzen
eta
edo
ala
baina
—baina den-dena—
azaleratzen duena
Onartzeko prest zaudena
Ez zenukeena sekula onartuko
Akats ederra eta akatsik ederrena
(batak ez du bestea kentzen)
Ustekabekoa nekeak eragina
Akatsen jopua akatsen erregina
Kasik egina
Nahita ere behin baino egin ezin dena
Nahita ere behin baino ezin egin
zena
Berriro egin nahi zenukeena
Behin eta berriro egin nahi zenukeena.