Ulu egiteko bolondres bila
Ulu egiteko bolondres bila
2023, poesia
120 orrialde
978-84-19570-15-4
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

OTSO GAIZTOA

 

 

Otso zintzoa den berbera,

zintzo izan aurretik edo doi bat berantago.

Edota haize zakarrarekin.

Edota atzaparra zepoan, noski.

Zilarrezko bala bat balu azalpean taupaka, berdin.

Bizirauten du errudun bila,

bere arrazoiak lagaz

matrailezurraren arrazoien menerat.

Otso gaiztoak onetik duena:

zango-letaginetan itsu fedea.

Inoren izua usnatzean,

poliki-poliki zeharkatzen du,

pasarela bat legez.

Dotoreziak salbatuko duelakoan dago:

ez du salbatuko, baina hari esker da

indartsuago.