Aurkibidea
NATIONAL PORTRAIT GALLERY
Espezializatu egin behar zenuke
(Obra hau maileguan utzia izan da)
OTOITZEN LIBURUA
Isilka eta Stendhali kasu eginez
Jules Winnfieldek Vincent Vegari, Laboaren txoriaz mintzo —chatGPT, 2025—
ZERRENDEN LIBURUA
Hemen doa atxikipenen zerrenda
Nazio Batuak (Berdintasunaren laudorio)
My favorite things (Rodgers & Hammerstein)
Nire gauza kuttunak (Rodgers & Hammerstein)
Itzulpenaren definizio baten bila
Zineman funtzionatzen duten gauzak
Chicago: City on the Make (Nelson Algren)
Telefonoz deitzen diodan jendea —poema vintage bat—
Aurkibidea
NATIONAL PORTRAIT GALLERY
Espezializatu egin behar zenuke
(Obra hau maileguan utzia izan da)
OTOITZEN LIBURUA
Isilka eta Stendhali kasu eginez
Jules Winnfieldek Vincent Vegari, Laboaren txoriaz mintzo —chatGPT, 2025—
ZERRENDEN LIBURUA
Hemen doa atxikipenen zerrenda
Nazio Batuak (Berdintasunaren laudorio)
My favorite things (Rodgers & Hammerstein)
Nire gauza kuttunak (Rodgers & Hammerstein)
Itzulpenaren definizio baten bila
Zineman funtzionatzen duten gauzak
Chicago: City on the Make (Nelson Algren)
Telefonoz deitzen diodan jendea —poema vintage bat—
GAZTAINONDO BATI
SEKULA IDATZIKO
EZ LIOKEEN POETA
Kritikari batek behin esan zuen:
“Ez dut imajinatzen poeta hau
gaztainondo bati poema bat idazten”.
Arrazoi zuen, bururatzea ere.
Oso bakarrik sentitu nintzen igande hartan.
Bizitzan aurrera, jardunaldi, sinposium,
errezitaletan, topatu nituen
gaztainondo bati sekula poemarik
idatziko ez lioketen poeta gehiago.
Ez nintzen jada bakarra.
Ziurrago nengoen neure buruaz.
Norbait ezagutu orduko galdetzen nion:
“Idatziko zenioke zuk poema bat
gaztainondo bati?”.
“Ez, prefosta!”.
Baietz erantzutekotan, edatekoa ordaindu ere gabe
ihes egiten nion ziztuan ondotik.
Bai, fanatiko bihurtzen gara urteekin.
Maniaz beteak. Sufriezinak.
Fundamentalista hutsak.
Oheratu nintzen orgasmoaren gorenean
haizeak astindutako urkiak ziruditen emakumeekin;
larrua jo zidaten brankako maskaroien traza
zuten poeta bular beteek,
eta, haien hankartean bazkatzen nintzelarik,
galdetzen nien:
“Idatziko zenioke zuk gaztainondo bati?”.
“Ez, ez, baina segi, ez gelditu orain”.
Lelo bat da: “Ez gelditu orain”.
Ez dugu esaten:
“Trikuak ematen dituzun habe zut”.
Ez dugu esaten:
“Oinez orbel erori, hatzaz fruitu eme irudi”.
Ez dugu esaten:
“Zaude lurrera bezain zerura sustraiturik”.
Ez dugu esaten:
“Gaztainondo, hago geure etzanaren zain
ohe edo oholetan”.
Gaztainondo bati poema bat idatzi, guk?
Faborez, lehenago hil.
Interesgarri gerta dakiokeen orori gaztigua:
gero eta gehiago gara,
eta ez diogu sekula idatziko poema bat
gaztainondo bati.