Aurkibidea
NATIONAL PORTRAIT GALLERY
Espezializatu egin behar zenuke
Gaztainondo bati sekula idatziko ez liokeen poeta
(Obra hau maileguan utzia izan da)
OTOITZEN LIBURUA
Isilka eta Stendhali kasu eginez
Jules Winnfieldek Vincent Vegari, Laboaren txoriaz mintzo —chatGPT, 2025—
ZERRENDEN LIBURUA
Hemen doa atxikipenen zerrenda
Nazio Batuak (Berdintasunaren laudorio)
My favorite things (Rodgers & Hammerstein)
Nire gauza kuttunak (Rodgers & Hammerstein)
Itzulpenaren definizio baten bila
Zineman funtzionatzen duten gauzak
Chicago: City on the Make (Nelson Algren)
Telefonoz deitzen diodan jendea —poema vintage bat—
Aurkibidea
NATIONAL PORTRAIT GALLERY
Espezializatu egin behar zenuke
Gaztainondo bati sekula idatziko ez liokeen poeta
(Obra hau maileguan utzia izan da)
OTOITZEN LIBURUA
Isilka eta Stendhali kasu eginez
Jules Winnfieldek Vincent Vegari, Laboaren txoriaz mintzo —chatGPT, 2025—
ZERRENDEN LIBURUA
Hemen doa atxikipenen zerrenda
Nazio Batuak (Berdintasunaren laudorio)
My favorite things (Rodgers & Hammerstein)
Nire gauza kuttunak (Rodgers & Hammerstein)
Itzulpenaren definizio baten bila
Zineman funtzionatzen duten gauzak
Chicago: City on the Make (Nelson Algren)
Telefonoz deitzen diodan jendea —poema vintage bat—
EPE LUZEKO
HELBURU ETA NAHIAK
Epe luzeko helburu eta nahiak maite ditut,
hain epe luzeko ze, badakidan
ez ditudala aseko inoiz.
Epe luzeko bidaia-planak,
hain epe luzeko ze, badakidan
ez dudala hiri hori ezagutuko sekula.
Hizkuntza eslaviarrak ikastea, demagun,
badakidanez, masokistaren pozez,
haiek ni menperatuko nautela.
Epe luzeko lagunak maite ditut,
hain epe luzeko ze, ez dakidan
lagun garen ala maitale.
Epe luzeko maitasmoak maite ditut,
ez baita orbanik sortzen
—ezta ohitura derrigorra ere—.
Epe luzeko eztabaidak
non ez den inorena arrazoia
—non eta ez den biona—.
Epe luzeko zenbait zauri,
hain epe luzeko ze, badakidan
bihurtuko direla
galdera ikur laztankorrak aurki.
Epe luzeko desio eta nahiak maite ditut:
batere bete gabe
bihurtzen direnak
epe luzeko
beste nahi eta desio.