Ulu egiteko bolondres bila
Ulu egiteko bolondres bila
2023, poesia
120 orrialde
978-84-19570-15-4
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

NAZIO BATUAK
(BERDINTASUNAREN LAUDORIO)

 

 

Suizo bat eskatu du filosofoak gosaltzeko,

arrautzopil frantses arin batekin,

Kolonbiako kafea italianan bor-bor.

 

Holandarra deritzen tamainako foliotan idazten du

gereziondo japoniarrek

udaberria iragartzen duten bitartean.

Joan zen udan apenas hartu zuen bainurik,

marmoka portugaldarren izurritea medio.

 

Luze amerikano bat hartuko du bazkalostean,

eta gâteau basque edo crema catalana hautatu ezinik

entretenituko da: “Ziur biak direla etxean egindakoak?”.

 

Entsaladilla eta pontxea bai, baina suizidatuz gero

—bururatzen zaizkio metodo hobeak—, ez luke sekula

erruleta errusiarra hautatuko.

 

Munduko hiritarra izaki, konbentziturik dago

nazionalismoa dela gaitz guztien jatorria.