Ulu egiteko bolondres bila
Ulu egiteko bolondres bila
2023, poesia
120 orrialde
978-84-19570-15-4
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

HEROIA

 

 

Pauso bat aurrera egiten duena

beste inork baino lehenago.

Seinalatzen duena ezpataz, ez hatzaz.

Egia eta justizia ezpainetan irmo dauzkana:

“Egin bidea: nik esango diot!”.

Ekintza gizona. Joan eta esan. Etorri eta egin.

Besoetan dakar haurra, katu ikaratua, altxorra.

Argizaria du belarrietan, txalorik ez entzuteko.

Sutea itzali du. Ozeanoak baretu, kea uxatu.

Gabana kendu du amorante hotzituari uzteko.

Sonbreirua azken istantean jaso du,

doi-doi ingudeak eskua zanpatu aitzin.

Abildadea behar du kirruak gehiegi ez narrasteko;

ez du ile zuriak tindatzeko premia genetikorik:

beltz-beltz ilaje sarria,

kalparretik gauari isuriz bezala

harrapatuko du Heriok.

 

Bideaz elikatzen da.

 

Bakarrik doa, berdin da nola,

oinez edo zaldiz, gasoila urtzen den

eguzki, asfalto, basamortu ertzean galtzera.

 

Heroia da.

 

Zorretan geratzen zaio jendea:

esker ahalegin hutseginak

eztarrian behera doazkigu,

hazi irentsia bezain lodi.