Ulu egiteko bolondres bila
Ulu egiteko bolondres bila
2023, poesia
120 orrialde
978-84-19570-15-4
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

PORTRETWEDSTRIJD

 

 

Hipodromo alboan jaio nintzen,

baina ez naiz zaldian sekula ibili.

Izan naiteke eskuzabal, nire erara:

keinuak konpartitzen ditut arrebarekin,

eta neska-lagunarekin, gastuak.

 

Idazle profesional izatea amestu zuen

idazle on bat da nire aita.

Ni, berriz, idazle on izatea

amesten duen idazle profesionala.

 

Idazlea naizela dakit

jende larregiri buruz diodalako

personaje bat” dela

eta gehiegitan errepikatzen dudalako

derrepente hitza.

 

Harro askok ez bezala,

badakit nire akatsak onartzen

—betiere, haietaz jabetzen

lehena ni izatekotan—.

 

Zoriontsua naiz hitz egitea

hautazkoa ala ezinezkoa den lekuetan

(adibidez, urpean).

 

Munduan gehien gustatzen zaidana

goizetan igeri egin

eta arratsaldeak

irakurtzen ematea da.

 

Idatzi beharra da

hori egin ahal izateko

pagatu behar dudan ordaina.