Aurkibidea
NATIONAL PORTRAIT GALLERY
Gaztainondo bati sekula idatziko ez liokeen poeta
(Obra hau maileguan utzia izan da)
OTOITZEN LIBURUA
Isilka eta Stendhali kasu eginez
Jules Winnfieldek Vincent Vegari, Laboaren txoriaz mintzo —chatGPT, 2025—
ZERRENDEN LIBURUA
Hemen doa atxikipenen zerrenda
Nazio Batuak (Berdintasunaren laudorio)
My favorite things (Rodgers & Hammerstein)
Nire gauza kuttunak (Rodgers & Hammerstein)
Itzulpenaren definizio baten bila
Zineman funtzionatzen duten gauzak
Chicago: City on the Make (Nelson Algren)
Telefonoz deitzen diodan jendea —poema vintage bat—
Aurkibidea
NATIONAL PORTRAIT GALLERY
Gaztainondo bati sekula idatziko ez liokeen poeta
(Obra hau maileguan utzia izan da)
OTOITZEN LIBURUA
Isilka eta Stendhali kasu eginez
Jules Winnfieldek Vincent Vegari, Laboaren txoriaz mintzo —chatGPT, 2025—
ZERRENDEN LIBURUA
Hemen doa atxikipenen zerrenda
Nazio Batuak (Berdintasunaren laudorio)
My favorite things (Rodgers & Hammerstein)
Nire gauza kuttunak (Rodgers & Hammerstein)
Itzulpenaren definizio baten bila
Zineman funtzionatzen duten gauzak
Chicago: City on the Make (Nelson Algren)
Telefonoz deitzen diodan jendea —poema vintage bat—
ESPEZIALIZATU
EGIN BEHAR ZENUKE
Bai, badakit. Kasu egin behar nioke.
Burutsu jokatu, lehenetsi,
betelana baztertu, hau laga, hura egin,
gutxiago baina hobeto, tentuz aukeratu:
“Jada ez dauzkazu hogei urte”.
(Ezta berrogei ere, hara bestea).
Asmo irmoa hartu dut, hasiko naiz
ezezkoak esaten: gonbidapenei uko
talentua maxkaldu aitzin. Ez dut idatziko
hitzaurrerik batere, ez dut aurkeztuko
kolegen libururik; ez dut kolaboratuko
egunkarietan, hitzik ez kantarientzat.
Akabo komiki gidoiak;
agur poesia jaialdiei, sayonara baby
bidaiak eta kongresuak,
utikan irakurle txokoak, idazketa tailerrak,
solasaldirik ez X idazleak Y poetaren obran
izan zuen balizko eraginaz; amaitu dira
erakusketetako katalogoak, ez naiz joango
mahai inguruetara gehiago, ez dut sinatuko
manifestu futuristarik, salaketarik, gutunik.
“Zentratu egin behar zenuke”, esan dit.
Eta nik badakit arrazoi duela. Aukeratu
behar nukeela musikaren eta zinemaren artean;
Hollywood ala Kiarostami, kitsch ala klasiko,
bohemia ala sistema, buhardilla ala koktela;
jolaserako ala borrokarako nagoen,
Deabru izan
nahi ote dudan
ala aitortza entzule;
“Hautatzen ikasi behar duzu,
iheskorrago izan,
erabaki —ezertan izatekotan—
zertan zaren berezi, ez hainbeste
argitaratu”.
Mea culpa, mea culpa, badakit!
Esan dit “kokatu” egin beharko nukeela
eta —hitzez hitz—
“nitxo bat bilatu ikusgarriago izateko”.
Lasai arraio bota dit
bikoitza kobratu
eta erdia lan egin beharko nukeela.
Hara! Interesatzen zait.
Kontsideratzera noa, kontsideratzera noa...
Eta erabaki dut azkenik naizen horretan
espezializatzea: oilategian kilker,
txukundadean anabasa, interesik gabeko
kanbio-letra,
—eta ene lagunen lagun, pentsatu nahi nuke—;
testu
barreiatu,
asterisko triku
oin oharretan xahutua,
talentu hala moduzkoa, noizbehinkako
aurkikuntzen paseatzaile,
ezerezaren
eminentzia,
aldakor eta dibertitu diren gauzen zokomian beti,
zianuroan plazera
bilatzen duena
eta bere burua saboteatzean
aurkitzen duena
—gutxienez—
pozaren
erdia.