Aurkibidea
NATIONAL PORTRAIT GALLERY
Espezializatu egin behar zenuke
Gaztainondo bati sekula idatziko ez liokeen poeta
(Obra hau maileguan utzia izan da)
OTOITZEN LIBURUA
Isilka eta Stendhali kasu eginez
Jules Winnfieldek Vincent Vegari, Laboaren txoriaz mintzo —chatGPT, 2025—
ZERRENDEN LIBURUA
Hemen doa atxikipenen zerrenda
Nazio Batuak (Berdintasunaren laudorio)
My favorite things (Rodgers & Hammerstein)
Nire gauza kuttunak (Rodgers & Hammerstein)
Itzulpenaren definizio baten bila
Zineman funtzionatzen duten gauzak
Chicago: City on the Make (Nelson Algren)
Telefonoz deitzen diodan jendea —poema vintage bat—
Aurkibidea
NATIONAL PORTRAIT GALLERY
Espezializatu egin behar zenuke
Gaztainondo bati sekula idatziko ez liokeen poeta
(Obra hau maileguan utzia izan da)
OTOITZEN LIBURUA
Isilka eta Stendhali kasu eginez
Jules Winnfieldek Vincent Vegari, Laboaren txoriaz mintzo —chatGPT, 2025—
ZERRENDEN LIBURUA
Hemen doa atxikipenen zerrenda
Nazio Batuak (Berdintasunaren laudorio)
My favorite things (Rodgers & Hammerstein)
Nire gauza kuttunak (Rodgers & Hammerstein)
Itzulpenaren definizio baten bila
Zineman funtzionatzen duten gauzak
Chicago: City on the Make (Nelson Algren)
Telefonoz deitzen diodan jendea —poema vintage bat—
ZATOZ ELUR
Zatoz elur, esnezko polen, zure gehiegizko izartxo
dardartiekin
ezinbestekoa ez den guztia ezabatzera;
hutsune ospelean hitz esanguratsuenak soilik idatz
eta eseki
ditzagun, zatoz lerroarte bikoitzarekin
paisaiari arnasa ematera;
zatoz lurra gatzatu ahala gozatzen duen ispilukeria;
bai mundu ederra baldin malutak
banan-banan ereitea bagenu ogibide!
Zatoz hirutasun,
zatoz bedeinkatua zure sabeleko fruitua elur;
zatoz, ez dira benetakoak batere zu gabe
kanpandorreko kanpai beltza eta odolaren gorria;
zatoz hodeien erraustegira,
zatoz ikas dezagun
txorien begiek
arkupeetan babestuta
betilerik baduten;
zatoz aterik jo gabe ongietorria den gonbidatu,
zatoz —zure eskrima zoroa da dotoreena
gure masailetan—;
azalean zabaldu zaizkigun so guztien
kontaktu lente errekan bustia,
zatoz, hain zara gu, elur,
burko bat behar dugu
zure luma ttipiena.
Zatoz “lurra zarete eta zauria” gogoraraztera:
aitzakia premiarik ez zurekin mendiko botak
ganbaratik jaisteko,
lau hazbeteko sakonera oinez goldatzea denez
argi eta garbi
transzendentziarako
bide
bakarra.
Zatoz, haurrak bala-gizon-emakume
bilakatzeko irrikaz daude,
zatoz heriotzaren samurai papurtua,
zatoz finko zirudiena dantzaren ziztadaz irabiatzera;
kamikaze barreiatuen poza nola zu gabe uler, elur,
ziutateko hauts errementaria bekaitz denez
zure zuri iheskorraren…
Zatoz,
guri entregatzen zatzaizkigun ura
izanagatik
zuretzat
akabuko errauts;
gure begietara urtzea dena izan arren zeuretzat
odoluste,
zatoz elur,
zu malkotu artekoa da bizitzaren neurria;
zatoz, malutarik zehatzena
behar dugu
jostorratzaren burua
zeharkatzeko.