Ulu egiteko bolondres bila
Ulu egiteko bolondres bila
2023, poesia
120 orrialde
978-84-19570-15-4
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

NIRE INSOMNIOA

 

 

Nire insomnioa Wyoming edo beste edozein estatu

                                                                      karratu

Nire insomnioa idi baten sabel taupatia

Nire insomnioa erbi ehiztari

Nire insomnioa baloi medizinal

Nire insomnioa atetik sartzen ez den altzari

Nire insomnioa egunez sekula idatziko ez ditudan ideia maisu-maistrazkoak

Nire insomnioa bila nabilen eta aurkitu ez dudan

Nire insomnioa aurkitu dudan eta bila ez nenbilen

Nire insomnioa baiezko otzanen mamuen damu

                                                                           amu

Nire insomnioa hegaldatu ez den kometa

                                                                    bahiketa

Nire insomnioa Batman balitz sorbeltza

Nire insomnioa Jesus, don’t cry!

Nire insomnioa emearen eta enearen arteko labar

                                                                        etabar

Nire insomnioa hitz pornografikoekin balizatutako itsasoa

Nire insomnioa Bergaran besarkada

Nire insomnioa ituna itogina

Nire insomnioa Cojo Manteca Keyser Söze
herren pilaketa

Nire insomnioa gonaduna zipperduna
bizarduna aluduna

Nire insomnioa lore bat da eta ez du mea culparik

Nire insomnioa plagiatzaile doilor

Nire insomnioa eraikitzen ari zirela ehunka erromatar hil ziren akuedukto

Nire insomnioa erdian elkar topatuko dugulakoan zure insomniorantz tunel bat

                                                                      zulatzen
zure insomniorantz nire insomnioan

Nire insomnioan ito zaitezke behin eta berriro
berriro berriro

Nire insomnioan iruten ari

Nire insomnioan nobela guztiak dira laurehun
eta hamar orrialdekoak

Nire insomnioan haikuak e-mailak waxapak idazten buruko karruselean

Nire insomnioan “maitea” idazten dut beti
sekula ez “estimatua”

Nire insomnioan zaborrontzia eta spam mezu guztiak

Nire insomnioan Brad Mehldau kontzertu ostean bakarrik erretzen Wabasheko

                                                                        izkinan

Nire insomnioan lan zerrendak eta aspaldiko lagunen suizidioak

Nire insomnioan larrua jotzen ari zela okerreko izena esan du bizilagunak

Nire insomnioan ura edan eta hoditeriak marru

Nire insomnioan jogurt bat jan

Nire insomnioan lurra inarrosi ordu txikietan barru

Nire insomnioak maite ditudan guztien hiletak antzeztu

Nire insomnioak Michigan laku izoztuan aurreskua dantzatu

Nire insomnioak banku korronteko zenbaki gorriak Brontë ahizpak eta Axular

                                                                irakurri ditu

Nire insomnioak gaixotasun guztiak

Nire insomnioak prospektuak oro

Nire insomnioak saminean lagun amets biribilak irabiatu eta birrindu

Nire insomnioak amesgaiztoen metraila
egurrezko habeetan

Nire insomnioak kintsugi pitzadura urrezko

Nire insomnioak loaren realpolitik-a aldarrikatzen du

Nire insomnioak ez du miraririk egiten baina oso-oso oso ona dago

Nire insomnioak hamaika

Nire insomnioari bost

Nire insomnioa eguneko lehen argiak zurrupatzen du

Nire insomnioa ez da nirea

Nire insomnioa ez da nirea

Nire insomnioa ez da nirea idatz nezake arbelean ehun aldiz

Nire insomnioa ez da nirea

Nire insomnioa ez da nirea

                                          eguneko lehen argia

                                          nirea ez den ber gisan.