Ulu egiteko bolondres bila
Ulu egiteko bolondres bila
2023, poesia
120 orrialde
978-84-19570-15-4
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

MEZULARIAK

 

 

Gaizkiulertu bati fermuki atxikiak.

Denbora eskuetan dutelakoan denborak maneiatuak.

Txorimaloekin dantzatu ostean, fris-fras,

hatz arteko lasto izpiak jakan igurzten dituztenak.

Itxarongeletara sozializatzera doazenak.

Etxejabeen bilerara, lezioa ematera.

Beldurra harrokeriarekin mozorrotzen dutenak.

Izuaren lika dutenak bostekoan.

Mihiz atergabe, belarriz iragazgaitz.

Sorbalda karramarro-matxardaz harrapatu eta

“hau ziur gustatuko zaizula” esaten dizutenak.

Inor hil ez arren “saminean lagun”

esan beharko geniekeenak.

 

Haien alkandorek bizitza hartzen dute

soilik hedagian lehortzera jarritakoan.

Ozenegi hitz egiten dute,

azkarregi iraungitzen dira haien sekretuak.

Gaur eskaintzen digutenari atzo egin genion uko.

Ez mutil ez neska: gizonezkoak dira beti.

Haien listua zurixka da, zaharra eta salataria:

ahaztu dute herenegun ja

balentria bera kontatu zigutela.

 

Mandatariak dira, tragikoki.

Badakite hala direla, baina ez

zein den haien mandatua.