Ulu egiteko bolondres bila
Ulu egiteko bolondres bila
2023, poesia
120 orrialde
978-84-19570-15-4
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

FESTA UTZI

 

 

Eginahalak egin: ez atera erretratuetan.

 

Beste erremediorik ez balego,

jarri atzeneko ilaran.

 

Beste erremediorik ez balego,

haizena baino zaharrago

atera hazala beti argazkilariak.

 

Beha horri: doan denbora ez duk doakoa

—dohakabea, agian—.

 

Jakin galleta kutxetako heure argazkiak

besteentzako altxorrak direla beti; ez heuretzat.

 

Beha amuari, beha begiari:

bi-biak dituk gauza bera.

 

Beha odol arrastoari:

heure begia dateke hurrengoan amuko

—heure heste-korapiloa damuko—.

 

Beha, ez ahaztu: zoriona duk mendekurik onena.

 

Depresioaren zakur beltzari erran,

begi beltzetara so:

“Enteratu hadi, perrua,

beltzagoak dituk ene begi perruak”.

 

Eskua laztantzen jarraitu agurrekoan, otoi,

sekula heure oherik nahiko ez dugun emakumeoi.

 

Ez uko egin festei

jai-ugazabarekin muzindu haizelako soilik.

 

Beha, ez ahaztu. Izan eskuzabal:

 

ez hadila sekula festa uzten azkena izan.