Ulu egiteko bolondres bila
Ulu egiteko bolondres bila
2023, poesia
120 orrialde
978-84-19570-15-4
Azala: Nagore Amenabarro
Harkaitz Cano
1975, Lasarte
 
2022, poesia
2018, nobela
2015, narrazioak
2011, nobela
2005, narrazioak
2001, poesia
1999, nobela
1996, nobela
1994, poesia
 

 

BAINA ZE TXORI

 

 

Txori gintezke,

baina ze txori, bada? Ze hegazti?

Arrano, mika, sorbeltz, enara?

Baxutik doa eta orbita herrena

da gure hegada.

Inon izatekotan haien antz postura,

akaso, moko ñimiñoz makur errekak edan guran?

Txitoei jaten eman, galderak pausa,

erakuts eta seinala arriskuak: Hau, Hori, Hura…

Gure lana hor bukatu da.

 

Hileta batean, bart:

mikatza zen garagardoaren aparra

eta, tenplutik at, eliza ondoko tabernan

edaten geratu naiz, bizitzari atxikia atzaparra,

loro zahar bat bere kakoan bezala.

 

Urrun usteko irlara heldu gabe,

lokatz gertuko zirrara.

Urreari errefus baina,

nahimenez zilarra.

Irismenez labur, borondatez nomada,

asfaltoan ahul, zeruan saldo beharra:

luma busti, hegaldi kamuts,

ttipiago bihurtzeko era da iparra.

Arrazoia emateko nire modua? Dardara.

Prest nago onartzeko eta agian hala da:

txori bagintezke, txori gara.