Aurkibidea
NATIONAL PORTRAIT GALLERY
Espezializatu egin behar zenuke
Gaztainondo bati sekula idatziko ez liokeen poeta
(Obra hau maileguan utzia izan da)
OTOITZEN LIBURUA
Isilka eta Stendhali kasu eginez
Jules Winnfieldek Vincent Vegari, Laboaren txoriaz mintzo —chatGPT, 2025—
ZERRENDEN LIBURUA
Hemen doa atxikipenen zerrenda
Nazio Batuak (Berdintasunaren laudorio)
My favorite things (Rodgers & Hammerstein)
Nire gauza kuttunak (Rodgers & Hammerstein)
Itzulpenaren definizio baten bila
Zineman funtzionatzen duten gauzak
Chicago: City on the Make (Nelson Algren)
Telefonoz deitzen diodan jendea —poema vintage bat—
Aurkibidea
NATIONAL PORTRAIT GALLERY
Espezializatu egin behar zenuke
Gaztainondo bati sekula idatziko ez liokeen poeta
(Obra hau maileguan utzia izan da)
OTOITZEN LIBURUA
Isilka eta Stendhali kasu eginez
Jules Winnfieldek Vincent Vegari, Laboaren txoriaz mintzo —chatGPT, 2025—
ZERRENDEN LIBURUA
Hemen doa atxikipenen zerrenda
Nazio Batuak (Berdintasunaren laudorio)
My favorite things (Rodgers & Hammerstein)
Nire gauza kuttunak (Rodgers & Hammerstein)
Itzulpenaren definizio baten bila
Zineman funtzionatzen duten gauzak
Chicago: City on the Make (Nelson Algren)
Telefonoz deitzen diodan jendea —poema vintage bat—
MUSEN HILETA
J.J. Arreolarekin zorretan
Aldrebeskoa ulertzen du askok:
baina ahaztea da errazena, ez barkatzea.
Nik, hala ere, ez dut ahazten:
muinoraino lagundu nien emakumeak ditut gogoan.
Zer gertatu zen haiekin? Muinoan geratu zirela.
Nork bere muinoa zeukan, egiaz.
Ni, beherantz nator.
Eta ez ditut ahazten:
musa bakartiak muino bakartietan.
Urteak konplitu dira, promesak ez.
Neronen umiliazioetatik urrundu naiz,
umiliazio haiei buruz eskribitu ahal izateko.
Urteekin lortzen dena:
gutxi urrundu arren, idaztea.
Are, umiliazioa iritsi aurretik idaztea.
(Areago: deus ez idaztea).
Hilkutxan ikusten zaitut, lasai, luze,
ez lizun eta ez biluzik:
lepoz gora gainezka botoi lotu kastoz.
Zure izerdia zurrupatu banuen,
zergatik ez nekien zeure gaixotasunaz deus?
Badaude gaiari buruzko ikerketak:
emakumeak albiste txarrak jasotzera
bakarrik joaten zaretela, eta gizonezkook, aldiz,
amaren, izuaren
edo emazteen eskutik.
Asko gara zuri so. Zuk, ez duzu inorentzat begirik.
Jendeak negar dagi.
Ni, negar eginda etorri naiz etxetik.
Muinorantz begiratu dut.
Ez zaude han; bai zerua, ordea.
Ez zaude han; bai urdina, ordea.
Maite zenituen haien irri bareetan
agertuko zara: jada mamu.