Aurkibidea
NATIONAL PORTRAIT GALLERY
Espezializatu egin behar zenuke
Gaztainondo bati sekula idatziko ez liokeen poeta
(Obra hau maileguan utzia izan da)
OTOITZEN LIBURUA
Isilka eta Stendhali kasu eginez
Jules Winnfieldek Vincent Vegari, Laboaren txoriaz mintzo —chatGPT, 2025—
ZERRENDEN LIBURUA
Hemen doa atxikipenen zerrenda
Nazio Batuak (Berdintasunaren laudorio)
My favorite things (Rodgers & Hammerstein)
Nire gauza kuttunak (Rodgers & Hammerstein)
Itzulpenaren definizio baten bila
Chicago: City on the Make (Nelson Algren)
Telefonoz deitzen diodan jendea —poema vintage bat—
Aurkibidea
NATIONAL PORTRAIT GALLERY
Espezializatu egin behar zenuke
Gaztainondo bati sekula idatziko ez liokeen poeta
(Obra hau maileguan utzia izan da)
OTOITZEN LIBURUA
Isilka eta Stendhali kasu eginez
Jules Winnfieldek Vincent Vegari, Laboaren txoriaz mintzo —chatGPT, 2025—
ZERRENDEN LIBURUA
Hemen doa atxikipenen zerrenda
Nazio Batuak (Berdintasunaren laudorio)
My favorite things (Rodgers & Hammerstein)
Nire gauza kuttunak (Rodgers & Hammerstein)
Itzulpenaren definizio baten bila
Chicago: City on the Make (Nelson Algren)
Telefonoz deitzen diodan jendea —poema vintage bat—
ZINEMAN FUNTZIONATZEN DUTEN GAUZAK
Zineman funtzionatzen dute:
Inurri domadoreek
Kristal lurrundu batek dutxan
Kristal esmerilatuak edonon
Enkajeko lentzeriak
Korrika datorren moja batek
Esku-pilotan dabilen apaizak
Zineman funtzionatzen dute:
Txistu egiten duten gazteek
Zurrunga egiten duen agureak
Autobusean eztei-jantzian doan emakumeak
Sokasaltoak
Josephine Bakerrek
Autoen kristal gainera isurtzen diren zuhaitzek
Zineman funtzionatzen dute:
Igitaiak emakume baten eskuan
Takoidun zapatak gizonezko baten eskuan
Laban batek ume baten eskuan
Bi zilbor dituen haurrak
Hortz bakarra daukan eskaleak
Itsuen bastoiek
Zineman funtzionatzen dute:
Ogi txigortuegiak
Ogi txigortuegiaren gainean
gurinak egiten duen hotsak
Hilobi batera gauez sartzen den nerabeak
Haur batek zabortegi batean
Ahate-pasak
Izter zuriek udan
Zineman funtzionatzen dute:
Dena dakiten zakurrek
Ezer ez dakiten gizagaixoek
Desio bat norbaitek piztu
eta beste norbaitek asetzeak
Xantaiak
Zartailu batek
Lehenbizi kolpekatu eta gero galdetzeak
(“Primero lo quebramos, luego lo averiguamos”)
Zineman funtzionatzen dute:
Eskailera zabalegiek
Eskailera estuegiek
Igogailua jartzeko zuloak,
pikatuan eta kontrapikatuan
Armairu handiek
Semaforo eta farola desenfokatuek
Enborrak aizkoraz mozteak
Zineman funtzionatzen dute:
Gabardinek eta bikiniek
Nasan korrika joan eta trena azken unean hartzeak
Markesina hutsek, gauez
Zaldiek, beti
(mexikarren westernetan txaparroagoak izan arren)
Akerren burezurrek basamortuan
Durangoko eskorpioi pozoitsuek
Zineman funtzionatzen dute:
Era guztietako protesiek
Tiradun kamiseta zuriek
Zigarroek, puruek baino hobeto
(aireplanoek, hegazkin handiek baino hobeto)
Animalien zintzarriek
Elizako kanpaiek
Errekaren zurrumurruak
Zineman funtzionatzen dute:
Kaioen txilioek (protagonistek larrua jo ondoren)
Jatetxe, saloon eta kirofanoetako ate bikoitzek
Suaren inguruan mantaz bilduta hitz egiten dutenek
Erle bati bizitza barkatu ondoren
urkatzen diren pertsonaiek
Legenardunek
Karta jokoek (nahiz guk ez jakin jokatzen)
Zineman funtzionatzen dute:
Sineskeriak (hiru zakurrek zaunka egiteak
ume bat hilko dela esan nahi du)
Arto-oskolez betetako koltxoi batek
Lurrean lo egiten duten pertsonaiek
Gominak
Ile bustiak
Adar batetik zintzilik dagoen arrosario batek
Zineman funtzionatzen dute:
Metro bagoietako jende pilaketek
Bulegoko atetik izena espatulaz ezabatzeak
Estoreak itxi eta zirrikitutik begiratzeak
Burdindegi batean edozer erosten duen norbaitek
Basurdeentzako zepoek
Basurdeentzako zepoetan harrapatuta
geratzen diren iheslariek
Zineman funtzionatzen dute:
Ondo ahoskatzen ez duten aktoreek
(gidoia txarra denean)
Ondo ahoskatzen duten aktoreek
(gidoia ona denean)
Cuernavaca, San Jose Purua eta Cuautlako errebalek
Via Tuscolanako Cinecitta estudioek
Fontana di Trevik
Churubuscoko estudioetan grabatutako safari batek
Zineman funtzionatzen dute:
Zuhaitz baten enborrari lotutako edonork
Binilo batek, jiraka
Ura edan ondoren
“ze ona dagoen gerezi likore hau” esateak
Neskamearen esamesek
Zuringo handia duten begiek
Proiektorean harrapatuta geratu den ileak