Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

GARAI BERRIAK

 

 

Garestiagoa ei da

etxe bat zaharberritzea

ezen ez hura eraitsi

eta lurzoru horretan

beste bat

hutsetik hasita,

adreiluz adreilu,

eraikitzea.

 

Gaitzagoa omen da

behialako poema bat berreraikitzea

ezen ez hura borragomaz ez baina

supr-ari klik eginez ezabatu

eta poema berri bat

hutsetik hasita,

berbaz berba

sortzea.