ASKO DA ENDROKERIK
Hemendik aldarrikatu nahi dut
gogotik gorputzera daridan
neure izaera berria:
moilako zamaketariarena.
Egoera berri hau
eutanasiatik gertu dago,
zaldiak nahita egindako mugimendua,
bi lauki aurrera,
bat eskuinera
(edo ezkerrera,
hona hemen
askatasunaren muga)
xake-mateari harakiri traza
hartzen hasten zaionean
aduana kontrolaren aurrean
luzatutako beso haiei
borondatez
uko egitean.