Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

LEHORRAREN GARAIPENA

 

 

Tirabira egin du txalupak

hankaz gorako itsasoan.

Bere buruaz beste egin du lemazainak,

mututzea beste erremediorik

ez zuelako.

 

Ahoa josi diote batak besteari

ababorrak eta istriborrak.

Begiak itxi dizkiote elkarri

txopak eta brankak.

 

Eta bisiguak zientoka Getarian

parritxeetako jaterriletan.