BABELGO NOBLEZIA
Printzea ziriliko izatera jolastu zen,
metodikoki alfabetoak prozesatu,
fonema hemen, morfema auskalo non,
azentuaren errege,
enperadore janbiko,
izenordain deritzon goroldioa daukana
itsasorratz bakar.
Hatsean zen Hitza,
zezeldu zuen museotik konfiskatutako
mitra janzteaz batera.
Ametsetan
legenardun bat irten zitzaion bidera.
Maite haut, esan zion legenardunak.
Itzartu zenean,
hitz hori bilatu zuen
munduko hiztegi guztietan.
Alferrik.