Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

KIOSKOKO SALTZAILEAREN BEGIRADA

 

 

Andreak jauzi egin zuen

zaintza bereziko eroetxera

zeraman furgoitik

zaindariei ostiko bana jo

eta kolpe batez atea irekita.

 

Leher edo zapart

hurbildu kiosko batera

eta egunkari bat erosi zuen

kioskoko saltzailearen begi zurtuei

erreparatu gabe.

 

Berehala

etorri ziren

telebistetako unitate ibiltariak

eta irrati-esatariak

jazotakoaren berri ematera.

 

Bertaratu ziren

makina bat jubilatu,

obren hesietan besoa bermaturik egoteaz asperturik,

andre hura txalotzera.

 

Azaldu zen estatuburua ere,

dela errege, dela presidente,

andrea ohoratzeko hitzaldi bat murduskatzera.

 

Esan gabe doa

egun hartako editoriala

eskaini ziola gertatutakoari

New York Times egunkari digitalak.