THE WALL
Etsi-etsian
zappingean eman ditut
mila arratsalde eta bat gehiago,
bobgeldoftu egin naiz derrepente
eta harrapatu ditut
itsas-lehorreko animalia ugari,
atuna, kasu,
katua, demagun bidenabar,
otso beltza, eperra, amuarraina,
besteak beste.
Begizkoa egin digun sorginak
iratzartzen ez gaituen bitartean
mila aldiz nahiagoko ditugu lokamutsak
ipuin harrigarri bat baino.