Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

GORA ERREPUBLIKA

 

 

Saldu zaituen printzea

sala ezazu

zeureak egin baino lehen.

 

Ez dezatela pentsa

lekaio zurien beldur zarela,

koroaren beldur,

sagarraren beldur,

makilaren beldur.

 

Ez dut onartuko

kanoikada bat bezala

jasotzen duzun agindu bakoitzaren gibelean

aliteraziorik bila dezazun.

 

Alferrik da, dizute, oi, xuxurlatuko.

Goseak nago, alferrik ere.

 

Ez du merezi, akabo,

dorreaz harantzago

teleskopioa jaurtitzea,

han ispilu bat baino ez baitago,

dena eta izan beharko lukeena

islatzen dituena.

 

Poetarik gabeko printzerria.

 

Printzerik gabeko poeterria.