Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

MUNDUAREN ERREGEA

 

 

Egun bat olagarroaren bizitzan,

olagarroa ohean,

olagarroa lagunartean,

olagarroa gimnasioan,

barre degiot nik

zortzi orduz lan egin eta

eguzki printza bakar batek ere

inoiz bisitatu gabeko

ene etxe-zuloaren

egongelako

telebista

zuri-beltz

epeka erosiaren aurrean.