Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

LOCUS AMOENUS

 

Xabier Amuriza, Nerea Ibarzabal
eta ezezagun bati,
poema honetako ideia gehienak
(guztiak ez esatearren) oparitzeagatik

 

 

Poza da harri batek uretara botatzean

eragiten duen uhinaldia bezalakoa, 

adierazi du adiskide batek.

 

Atsekabeak, aldiz, gehiago dirau,

esan du jarraian.

Izan ere, ura uhertzearen gisakoa omen.

 

Bizitza osoan zoriontsu izan nahi baduzu,

jarri baratze bat,

entzun omen du beste lagun batek

bart gauean ikusitako filmean.

 

Hona hemen zer den zorionaren gailurra,

erantsi du, errukiz ziurrenik,

txera didan eta diodan

ezezagun batek WhatsApp bidez:

baratzean egon bitartean

Karlosen poemak irakurri.