Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

TELEBISTARI BEGIRA (1)

 

 

Ontzi hartan zihoazenetako batzuk

uhinek irentsita dira zendu,

arroka bizardun bat zelarik

kazetari bakar.

 

Auto berdeak egin du eztanda

arroka bizardunik gabeko

karrika jendez bete batean.

 

Bizar egindako kamera,

luma,

eskuko personal computerrak

inguratuko dira

odol berdearen usnan,

handik gutxira neure gosari,

bazkari,

afari legearen lagun.

 

Eta orduantxe dut ulertzen

nonahitik nonbaitetik dela

eta nornahi norbait,

egia gehiago dagoela arroka hartan

makina bat lumatan baino.