Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

ALDERRAI

 

 

Ke eta kartaboizko basamortua

pilula-ametsetan datzala,

horra hor,

kalez kaleko ibilaldi etsian

gau mamuak,

holandar hura bezain alderrai.

 

Azalduko dira errauts,

zarama edo

itzal artean

plastiko, kartoi, paper xerka

agudo, goizaren beldur,

argi ezaz fidaturik.

 

Herenegun bi ziren,      eguzkia

atzo bi milioi,                  dugu

gaur bilioitik gora          etsai amorratu

(liparrak joan, liparrak jin,

segitzen ote du goiza gautzeak

gaua goiztea bezain korapilatsua izaten?).

 

Hiriak nagiak aterata

ospa eginen dute    Discovery

                                 baten

                                 magalean.

 

Itzarri, Mikeltxo, berandu da eta.