SARDINZARRAK
Txapelokerraren
adar okerrak
baino okerragorik
ez dut ikusi nik.
Antoņito el Camborio hilik,
jeneral muskerrak kareztaturik.
Eta orain, hainbat urte iraganik,
mendekuaren orena da jadanik:
Santurtziko ijitoek ez dute saltzen
kai ondoko ferian erlojurik,
sardinzarrak baizik.