Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

SUPER POZIK

 

 

Dimisioa eman du txepetxak.

Deblauki utzi dio

gutxien espero genuenean

hegazti izateari.

Ez diat berriz ere txepetxeraz egingo,

xuxurlatu omen zuen bere artean,

lumatu egin zen,

gorbatatu egin zuen

propio sorturiko fabrikak.

 

Txepelerriko alkate dugu

gaur egun.

Hegoak ebaki banizkio

kantatzen du

kamera bat hurbiltzen zaion bakoitzean.

Txepel saria eman diote

gehien espero genuenean.

Super pozik dagoela diotse

elkarrizketa egitera joaten

zaizkionei.