Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

GEZURRAK ERAIKITZEN

 

 

Malkarrezko distantzietan,

mugen dardaran zehar,

maskara.

 

Soinuak bizirik atera ziren hegazkin-istriputik

(aditzera eman denez),

gaubeila amaigabe haietan

ganbara magikoan

zodiakoak eta hitz frankotiratzaileak gogoan,

biharamunean ez-ulertuak sortuz.

 

Keinu konplizeak, urte askotarako eta abar.

 

Keinuari guk irribarre.

 

Alferrik zodiakoak eta hitzak alegatzea,

harresirik gabeko aitormenak,

lekuko saldoen aurrean soilik eraikitako besarkada.

 

Iruzurra kimatu egin zen.

Maskara,

aurpegiaz ez bestelakoa.

Tramoiazko amodioa.