Miñan
Miñan
2019, nobela
152 orrialde
978-84-17051-34-1
Azala eta mapak: Yanaita Araguas
Amets Arzallus Antia
1983, Hendaia
 
 
Miñan
Amets Arzallus Antia, 2019

Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

      Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Leire Palacios (2019-12-18)
bideoak:
Noaua (2021-10-21)
Azkuna Zentroa (2021-03-27)
Berria (2020-09-06)
DAPA (2020-03-18)
Artefaktua (2020-01-17)
kritikak:
Hitzek min, Irati Majuelo, Berria, 2019-11-10
«Egileak zintzoki azaltzen du, Afrikan dena ez da kantu eta irri. Europara heldu nahi ez, eta hala ere Europarako bidean, gosea, tortura, esklabotza, irainak, egarria, kolpeak, arrazismoa jasan ditu. Bizimina ere galdu izan du bidean. Eta hala ere, segi. Eta hala ere, bizi».
Etorkinen tragedia, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2019-12-21
«Tragedia hori kontatzean, ez ditu gertakariak ia juzkatzen, hori irakurlearen esku uzten baitu. Eta irakurlea, mendebalde aberatsean bizi dena, astinduta sentitzen da narrazio honen aurrean».
Miñan, Nerea Goioaga Uriarte, Begitu, 2020-01-02
«Guretzat itsasoa zabala eta neurri baten ezezaguna da, basamortua oraindino ezezagunago, kasik-kasik fikzioa. Baina txarrena da, hau ez dela fikzioa, hau errealidadea da, errealidade tristea».
Ibrahima Balderen historia, Estibalitz Ezkerra, Gara, 2020-01-11
«Ni-tik abiatzen den testigantza den aldetik, badu Miñanek beste berezitasun bat: konplikatu egiten du komunikabideetan azaldu ohi den etorkin / errefuxiatuaren irudia. Baldek ez zuen Europara etorri nahi».
Mugak, Ibon Egaña, Deia, 2020-01-18
«Liburu gutxik bezala hunkitu nau kontakizun honek, eta akaso horregatik sortu zait Miñan gomendatzeko, oparitzeko, irakurtzera derrigortzeko gogoa, protagonistaren istorioak entzuna izateko dituen mugak arintzen laguntzekoa».
Hitz xamur laburrean, Mikel Asurmendi, argia.eus, 2020-03-24
«Beti dugu zer ikasia, esaterako: migrari horietako askok ez daki Naufrage elearen esanahia. Zodiac batean 150 lagun sar al daiteke?».
Miñan, Arrate Beristain, Aizu!, 2020-09
«Ibrahima Balderi entzuten jarri gaitu Amets Arzallusek, mahai baten bueltan. Haren istorio gordina jarri digu begien pare, migratzaile bakoitzak baitauka sorterria atzean uztera behartu duen bizipen lazgarria».
Miñan-en mina, Nuria Cano, blogspot.com, 2021-03-10
«Miñanen ez dago metaforarik, ezta trikimailurik ere. Protagonista bizi da, gehienetan nekez. Idazleak aditu eta idazten du. Irakurleak leitzen du, arnasari eusten dio. Hitzak, gardenak; narrazioa, bizia».