Aurkibidea
LEHEN PARTEA
BIGARREN PARTEA
HIRUGARREN PARTEA
Aurkibidea
LEHEN PARTEA
BIGARREN PARTEA
HIRUGARREN PARTEA
XIV
“Doge-Doge”, “Polizia-Polizia”...
Batzuetan basoraino sartzen zen Polizia, eta mendian gora abiatzen ginen denak, korrika. Kamerundarrak, maliarrak, bolikostarrak, eta gu. Afrika osoa, korrika. Gure atzetik Marokoko Polizia, makila ukaldika eta irainka.
Ni bi aldiz harrapatu ninduten. Oraindik nirekin ditut zauriak, adibidez hanka honetan, ikusten duzu? Hau egin nuenean korrika hasi eta zulo batean sartu nuen zangoa. Poliziak mailu batekin puskatu behar izan zuen harria, nik hanka atera ahal izateko. Gero, poltsikoak hustu, autobus batean sartu, eta Tiznitera bidali ninduten. “Ez itzuli hona”.
Baina itzuli nintzen. Ez baitzidaten dirurik kendu. Diru poltsa bai, nire anaia txikiaren argazkiarekin eta Sony Ericsson telefono batekin. Baina dirurik ez. Nik bakarrik dakit non gordetzen nuen.