Aurkibidea
LEHEN PARTEA
BIGARREN PARTEA
HIRUGARREN PARTEA
Aurkibidea
LEHEN PARTEA
BIGARREN PARTEA
HIRUGARREN PARTEA
XV
Hiru hilabete egin nituen Tangerren. Hogeita lau orduan nire ingurua zelatatuz, beti ikaran. Programa batean enbarkatu nahi nuen, baina ez zen erraza. Pasatzaileek lau mila euro eskatzen zizkiguten, edo hiru mila eta bostehun. Au minimum minimum, hiru mila. Eta nik bi mila eta zazpiehun euro nituen.
Tonbola ez da merkea, eta arriskutsua da.
Desesperaturik, askok mirarizko aukera baten alde egiten du; le ramer-ramer. Lau edo bost lagunen artean dirua kotizatu eta plastikozko zodiak txiki bat erosten dute. Egurrezko makila batzuk arraun hartu eta abiatzen dira. Programa horrek ehun euro bakarrik balio du, baina arriskua handia da. Zodiakera ura sartzen hasten baldin bada, c’est fini.
Orain dela gutxi jakin dut Tangerreko basoan utzi nituen lagun batzuek bizia galdu dutela itsasoan. Messengerrera mezu bat bidali didate.