Requiem
Berdeak
betetzen ditu
lurraren bi bularrak
gau eta egun
basoko zuhaitzek
edoskitzen dute berdea.
Koloreen artetik
berdea da atzena.
Haizeak
idortzen du lurra
hautsezkoa eta arina
buztinezko orbainik
ilunenetan
odolaren marroia
behin eta berriro idortua
itzaltzen da berriro
haizea baretzen delarik
euripean.
Berdea
zilarra eta gorria ez bezala
egiaz Nella
ez da sekula berde zurruna
aro mineralen
esperoan egondakoa
zeren hostoa
haien arimen kolorekoa da
eta opari gisa dator.
Requiem
Green / fills / the earths two breasts / day and night / trees of the forest / suckle green. / Of all the colours / green is the last. // Wind / dries the soil / powdery and light / in the deepest clay / stains / the brown of blood / repeatedly dried / die again / as the wind drops / under the rain. // Green / unlike silver or red / I say to you Nella / is never still / green who waited / mineral ages / for the leaf / is the colour of their souls / and comes as gift.