Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Celloaren sarrera
oinazearen atzetik:
elementuak, kontra-
zeruen arabera bilduak,
ezin argituzko gauzak bultzatzen dituzte
lurreratzeko gunearen eta sarreraren parean,
arrats
eskalatua
birika sasiez gainezka dago.
arnasaren
bi ke lainoek
zulatzen dute
zerumugak zabalduriko liburuan.
zerbait benetako bilakatzen da.
hamabi aldiz argitzen da
geziek jotako beste aldea.
odol
beltzeko andreak edaten du
odol beltzeko gizonaren semena.
oro da dena
dena baino gutxiago,
oro da gehiago.