Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Zürich, Stork ostatuan
Nelly Sachs-entzat
Gehiegiaz mintzo ginen,
gutxiegiaz. Zutaz
eta zutaz berriro,
argitasunak eragindako lainotzeaz,
judutasunaz,
zure jainkoaz.
Hor-
taz.
Igokunde egun batean,
monasterioa han zegoen, uraren
gainetik etorri zen urrezko zer edo zerekin.
Zure jainkoaz mintzo ginen, haren aurka
mintzatu nintzen, espero
nuen bihotza utzi nuen:
bere
hitzik goren, hil sukartsuen, ezerosoenentzat—
Zure begiak begiratu zidan, bestera begiratu zuen,
zure ahoak hitz egin zuen begirainoko bere
bidea, entzun nuen:
Guk
ez dakigu, badakizu,
guk ez dakigu
garrantzia
duena.