Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Aurkibidea
[gauean beltzarana duzu gorputza]
[burdinazko oinetakoen karraska]
[zurzuri, zure hostoek begirada zuriz]
Arratsa zirku eta gotorlekuarekin
[hondarrezko arte gehiagorik ez]
[zuritasunak eraso egin zigunean]
[nire eskuetako azalaren azpian josia]
[idatzi izan zena gero eta hutsalago]
[kezko, hitzezko xingolen harrotzea]
[orain, belaunaulkiak erretzen]
[mundu honen irakurtezintasuna]
[aizkora loratu dela entzun dut]
Hainbeste argizagi, guri
eskainita. Zuri
begiratu nizunean —noiz?—
kanpoan nengoen
beste mundu batzuetan.
Oi bide hauek, galaktikoak,
Oi ordu hau, gauez
astuntzen duena
gure izenen zama. Ez da,
badakit, egia
gu bizi ginenik, itsu
zihoan arnasa besterik ez
han eta han-ez artean eta aldika
gure begiek burrunba egin zuten kometen antzera
ahitutako gauzetarantz, amildegietan,
eta erre ziren tokian,
titiburuez bikain, denbora zegoen
eta haren gainean hazten zen eta murrizten
eta urruntzen
izan den edo zen edo izanen dena —,
badakit,
badakit eta badakizu, bagenekien,
ez genekien, jadanik han geunden eta ez geunden han
eta aldika, hutsunea baizik ez genuenean gure artean, aurkitu genuen
elkarrenganako bidea.